XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire biotzan ez da pozarik, ez zorionik,
iges egin du alaiak;
ta orregaitik nago gaur emen eriotz-miñez
malkoz busturik begiak
.

Udabarriko alaitasunak ezin iñola
alaitu nire biotza;
nire barruan aspaldi ontan negua da-ta...
ezin da urtu izotza
.

Gau t'egun dakart aspaldi ontan biotz-barnean
kezka latzezko ekaitza;
biotz gaxo au arrak jota lez zatituta dot
itxasoak lez arkaitza
.

Kupitu arren euzko semea, kupitu nitaz,
beira nire min zorrotza;
kupitu nitaz bestela laster dator nire gain
bat-batean eriotza
.

Zure besarkaz urtu semea bular-barruan
dodan neguko izotza;
kupitu nitaz, izan erruki, bestela atera
nire barrendik biotza
.

Jagi eta abil, euzko semea, aterik-ate,
anaiak nitzat batutzen;
ekin gogotsu erri danetan euzkotar danak
nigana beingoz ekartzen
.

Ordun bai seme, etorriko jat barriro laster
lengo udabarri alaia;
biotz-barrendik aienduko jat negu illuna,
piztu barriro argia
.

Orduan laster agertuko jat oso-osoan
alaitasuna barnean;
t'ikusiko dot izadi oro irri-barreka
alai ta pozez betean
.

Oartuko dot gau argietan oztin ta garbi,
lilluragarri ortzia;
eta mendia lore ederrez, zitori zuriz,
apaiñez dana josia
.